Zamakoa Construcciones-Eraikuntzak
 

ZERGATIK GU?

ZAMAKOAn 30 urteko esperientzia dugu Eraikuntzan eta Obra Zibilaren Mantentze-lanetan. Gure bezeroen leialtasuna lortu dugu xehetasun txikiena ere zaintzen dugulako eta, merkatua ongi baino hobeto ezagutzen dugunez, aholkularitza ere eskaintzen diegu.

ZAMAKOAko profesional guztiek hartzen dugu geure gain obraren fase guzti-guztiak behar bezala gauzatzeko konpromisoa. Material, baliabide eta ekipo aurreratuenak eta eraginkorrenak ditugu obra behar bezala gauzatzeko, kalitateari eta epeei dagokienez, betiere zure aurrekontuaren arabera.

Eta, noski, baimenak lortzeko izapideak egiteaz gainera, proiektuaren finantzaketari eta diru-laguntzei buruzko aholkularitza ere eskainiko dizugu.

.

 
IDATZI MEZU BAT INFORMAZIO GEHIAGO
ESPERIENTZIA100
KALITATEA100
PREZIOA100
AHOLKULARITZA100

GURE ZERBITZUAK

 

35
 

ERAIKINETAKO MANTENTZE-LANAK

Higiezin industrialetako eta etxebizitzetako ekipo eta instalazio mota guztietan egiten ditugu prebentziorako eta zuzenketarako mantentze-lanak. Ekipamenduak martxan jartzeaz gain, aldizkako azterketak eta konponketa-lanak ere egiten ditugu, gauza guztiek behar bezala funtziona dezaten lanean jartzerakoan.

 

 

INFO +
36
 

FATXADAK ETA ESTALKIAK

Badakigu fatxada eta estalkia egoera onean izatea oso garrantzitsua dela eraikinak osasuntsu egoteko. Inguratzaileetan konponketa-lanak eta kontserbazio-lanak egiteko eraikuntza-aukera onena zein den aztertzen dugu. Hezetasunak eta iragazte-arazoak konpontzen ditugu, soinu-inpaktua gutxitzen dugu, jarioen ondoriozko kostu energetikoa murrizten dugu eta estetika hobetzen dugu.

 

 

INFO +
33
 

BIRGAITZEAK ETA ERABERRITZEAK

Lokaletan, eraikin industrialetan, eraikin berezietan, bulegoetan, etxebizitzetan edo familia bakarreko etxeetan, atarietan, honako lan hauek egiten ditugu: arkitektura-oztopoak ezabatzea, pintura, iragazgaizteko lanak, bizigarritasuna, barruko eta kanpoko arotzeria, energia-eraginkortasuna, argiztapen eta aireztapen naturala eta behartua, irisgarritasuna, egitura- eta eraikuntza-arloko segurtasuna…

 

 

INFO +
34
 

OBRA BERRIA

30 urteko esperientzia dugu familia bakarreko etxeak, etxebizitzen eraikinak eta pabilioi industrialak eraikitzen, betiere gure bezeroen eskakizun tekniko eta ekonomikoetara egokituta. “Giltza eskuan” jarri arteko proiektuak egiten ditugu eta den-dena egiteaz arduratzen gara: eraikuntza-proiektuarekin hasi eta giltza ematearekin bukatu; eta bezeroaren premien araberako aukerak bilatzen eta eskaintzen ditugu.

 
INFO +
258fatxadak
178estalkiak
560eraberritze lanak
5300mantentze lanak orduka