Zamakoa Construcciones-Eraikuntzak
 

FATXADAK ETA ESTALKIAK

 

ZAMAKOA SA enpresa eratu zenetik, jarduera nagusietako bat jabeen erkidegoetako eta eraikin industrialetako FATXADAK ETA ESTALKIAK ERABERRITZEA izan da.

Estalkien kasuan, multzo osoaren isolamendua eta iragazgaiztea hobetzen saiatzen gara, eta unean uneko konponketa-lanak ere egiten ditugu, behar izanez gero. Aukera onenak bilatzen ditugu beti, iraunkorrak eta berme handienekin.

ESTALKIAK

ESTALKIA egoera onean izatea ezinbestekoa da, eraikinaren gune horrek pairatzen baititu, batez ere, kanpoko agenteen ekintzaren ondorioak: haizea, euria, eguzkia eta abar. Eta estalkiaren kontserbazio-egoera ona ez bada, eraikinaren gainerakoan ondorio larriak eragin ditzake. ZAMAKOAn badakigu oso garrantzitsua dela eta, horregatik, mota guztietako estalkiak egiten daukagun esperientzia guztia bezeroaren esku jartzen dugu, une oro eraikuntza-soluzio hoberena izan dezaten.

FATXADAK

Estalkiarekin batera, FATXADEK eraikinaren inguratzailea osatzen dute; kanpoko agenteei aurre egiteko babesa dira eta, horregatik, kontserbazio-egoera onean izatea oso garrantzitsua da. Fatxadak kontserbazio-egoera onean izanez gero, ur-iragazketaren ondoriozko barne-hezetasunak saihesteaz gain, kanpoaldeko soinu-inpaktua murrizten da, bero-ihesik ez dagoenez energia-kostua nabarmen txikitzen da eta, gainera, eraikinaren estetika ere hobetu egiten da.

 

 

AIREZTATUTAKO FATXADAK: kanpoko itxiturak egiteko eraikuntza-sistema bat da; barne-fatxada bat izaten du (lehendik dagoen fatxada), horri geruza isolatzaile bat eransten zaio, eta estankoa ez den kanpo-fatxada bat jartzen da, isolamenduaren eta kanpo-fatxada osatzen duten plaken artean zentimetro gutxiko aire-ganbera bat utzita. Plaken arteko junturak irekiak dira, eta airea tartetik ibil daiteke. Kalitate handiko akabera iraunkorrak egin daitezke, eta prestazio termiko onak ere eskaintzen ditu. Kanpoko plakak hainbat materialez egindakoak izan daitezke: harria, zura, sandwich-panela eta abar; beraz, askotariko akaberak izan ditzake.

SATE FATXADAK: Kanpoko Isolamendu Termikorako Sistema (SATE, gaztelaniazko siglen arabera) hori obra berriko eraikinetan ez ezik, birgaitze-lanetan ere erabil daiteke; akabera mota ugari ditu, eta eraikinaren isolamendu termikoa hobetzen duenez, energia-fakturan zenbateko garrantzitsu bat aurreztea lortzen da.

ZAMAKOAn baditugu obrak egiteko beharrezkoak diren teknikariak, baita Administrazioan baimenak izapidetzeko behar direnak ere.

ZAMAKOAn ongi dakigu Jabeen Erkidego batek inbertsio oso handia egin behar izaten duela fatxadak eta estalkia eraberritzeko; horregatik, udalerrian, autonomia-erkidegoan eta Estatuan dauden laguntza guztiak –itzuli beharrik gabeko DIRU-LAGUNTZAK eta FINANTZAKETA– lortzeko eta izapidetzeko aholkularitza eskaintzen dugu.

 

 
GURE LANA GUSTUKO AL DUZU? Eskatu aurrekontua konpromisorik gabe
 

HONA HEMEN FATXADEN ETA ESTALKIEN PROIEKTUEN ADIBIDEAK