Zamakoa Construcciones-Eraikuntzak
 

BIRGAITZE- ETA ERABERRITZE-LANAK

 

BIRGAITZE-LANAK

Batzuetan, BIRGAITZEA izaten da aukera bakarra honako hauek hobetu nahi badira:

  • Eraikinaren egiturazko eta eraikuntzako segurtasuna
  • Kanpoko agenteen ekintzaren aurkako babesa
  • Eraikinen energia-efizientzia
  • Bizigarritasuna
  • Argi naturala eta barne-aireztapena, kondentsaziorik izan ez dadin
  • Irisgarritasun-baldintzak; horretarako, arkitektura-oztopoak ezabatu behar dira eta desgaitasunak dituzten pertsonen premietara egokitu.

Horregatik, sortu zenetik, ZAMAKOA enpresak eraikinen BIRGAITZE integraleko lanak egin ditu. Gure lantalde teknikoak esperientzia handia du mota guztietako eraikinak –familia bakarrekoak edo etxebizitza-eraikinak– birgaitzen; hortaz, gure bezeroen premien araberako erantzun egokia bermatuta dago.

30 urtetik gorako ibilbide honetan, eraikin historiko-artistikotzat jo diren eraikin berezietan ere egin ditugu BIRGAITZE-LANAK.

ZAMAKOAn aholkularitza eskaintzen dugu udalerrian, autonomia-erkidegoan eta Estatuan dauden laguntza guztiak –itzuli beharrik gabeko DIRU-LAGUNTZAK eta FINANTZAKETA– lortzeko eta izapidetzeko.

 

 

ERABERRITZE-LANAK

ZAMAKOAn, 30 urtetik gora daramatzagu ETXEBIZITZAK, JABEEN ERKIDEGOAK, MERKATARITZA-LOKALAK, BULEGOAK eta, oro har, mota guztietako eraikinak ERABERRITZEN, eta badugu nahikoa esperientzia eraberritze-lan horiek berme osoz egikaritzeko, betiere gure bezeroei beren premien araberako eraikuntza-aukerak eta aholkularitza eskainita.

Badakigu horrelako obrak oso garrantzitsuak izaten direla bezeroarentzat, eta prezioari eta egikaritzeko epe laburrei ematen zaiela lehentasuna, baina horrek ez du esan nahi obraren azken kalitateak txikiagoa izan behar duenik.

Esperientzia handia dugu mota guztietako eraberritze-lanak egiten, hala nola:

 

  • Estalkiak eraberritzea
  • Fatxadak eraberritzea eta garbitzea
  • Reforma de portales de edificios comunitarios
  • Igogailuak zero kotan
  • Arkitektura-oztopoak kentzea
  • Iragazgaizte-lanak, pintura eta junturak zigilatzea
  • Barneko eta kanpoko arotzeria

Lan horiek guztiak egiteko, gure lan-ordutegia bezeroak eskatutakoaren arabera moldatzen dugu, eraikinaren erabileran ahalik eta eragin txikiena izatearren eta eragozpenak murriztearren.

 

HONA HEMEN BIRGAITZE- ETA ERBERRITZE-LANAKO PROIEKTUEN ADIBIDEAK