LEGE-OHARRA, COOKIEEN POLITIKA ETA PRIBATUTASUN-POLITIKA
LEGE-OHARRA
0. XEDEA ETA ONARPENA
Lege-ohar honek ZAMAKOA SA (aurrerantzean, WEBGUNEAREN JABEA) titularra den www.zamakoa.com webgunearen (aurrerantzean, WEBGUNEA) erabilera arautzen du.
WEBGUNEAREN JABEAREN webgunetik nabigatzen duena webgunearen erabiltzailetzat hartzen da, eta horrek Lege Ohar honen barnean hartutako xedapen guztiak eta horiei dagozkien aldaketak guztiz eta erreserbarik gabe onartzen dituela dakar.
Erabiltzaileak webgunea behar bezala erabili behar du nahitaez, legeen, fede onaren, ordena publikoaren, trafiko-erabileren eta Lege Ohar honen arabera. Erabiltzaileak WEBGUNEAREN JABEAREN edo hirugarrenen aurrean erantzungo du, betebehar hori ez betetzetik erator daitezkeen kalte-galerei dagokienez.
1. IDENTIFIKAZIOA ETA KOMUNIKAZIOAK
Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, WEBGUNEAREN JABEAK honako hau jakinarazten dizu:
Sozietatearen izen soziala honako hau da: ZAMAKOA SA
Sozietatearen IFZ honako hau da: A48184295
Sozietatearen helbide soziala honako hau da: Bilbo Kalea, 6, 48960 Galdakao (Bizkaia)
Gurekin harremanetan jartzeko, ondoren zehaztuko ditugun hainbat harreman-bitarteko jarri ditugu zure eskura:
Tel.: 944563308
Emaila: zamakoa@zamakoa.com
Erabiltzaileen eta WEBGUNEAREN JABEAREN arteko jakinarazpen eta komunikazio guztiak eraginkortzat hartuko dira, ondorio guztietarako, postaz edo arestian zehaztutako beste edozein bitarteko erabiliz egiten badira.
2. SARTZEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
Webgunerako eta haren zerbitzuetarako sarrera librea eta doakoa da; hala eta guztiz ere, WEBGUNEAREN JABEAK baldintza gisa jarri du bere webgunean eskaintzen diren zerbitzu batzuk erabili aurretik dagokion inprimakia bete beharko dela.
Erabiltzaileak WEBGUNEAREN JABEARI jakinarazten dizkion datu guztien benetakotasuna eta gaurkotasuna bermatzen du, eta egiten dituen adierazpen faltsu edo gezurrezkoen erantzule bakarra izango da.
Erabiltzaileak espresuki konpromisoa hartzen du WEBGUNEAREN JABEAREN edukiak eta zerbitzuak modu egokian erabiltzeko eta, besteak beste, honako ekintza hauetarako ez erabiltzeko:
- a) Eduki pornografikoak, arrazistak, xenofoboak, iraingarriak, delituzkoak, indarkeriazkoak, terrorismoaren apologia egiten dutenak, edo, oro har, legearen edo ordena publikoaren aurkakoak direnak hedatzea.
- b) Sarean birus informatikoak sartzea edo WEBGUNEAREN JABEAREN edo hirugarren pertsonen dokumentu elektronikoak, datu edo sistema fisiko eta logikoak aldatu, hondatu, eten edo haietan erroreak edo kalteak eragin ditzaketen jardunak egitea, baita beste erabiltzaile batzuk webgunean eta WEBGUNEAREN JABEAREN zerbitzuetan sar daitezen eragoztea ere WEBGUNEAREN JABEAK bere zerbitzuak emateko erabiltzen dituen baliabide informatikoen gehiegizko kontsumoa eginez.
- c) Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetara edo WEBGUNEAREN JABEAREN edo hirugarrenen sistema informatikoetako eremu murriztuetara sartzen ahalegintzea, eta, horrez gain, informazioa ateratzea.
- d) Jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak urratzea, baita WEBGUNEAREN JABEAREN edo hirugarrenen informazioaren konfidentzialtasuna haustea ere.
- e) Beste erabiltzaile baten, administrazio publikoen edo hirugarren baten nortasuna ordeztea.
- f) Ereduak errepikatzea, kopiatzea, banatzea, eskuragarri jartzea edo, beste edozein modutara publikoki jakinaraztea, eraldatzea edo aldatzea, dagozkion eskubideen titularra denaren baimena eduki ezean edo hori legez baimenduta egon ezean.
- g) Datuak lortzea publizitate-helburuarekin eta edozein motatako publizitatea eta salmenta-helburua duten komunikazioak edo merkataritza-izaerako beste komunikazio batzuk igortzeko helburuarekin, aldez aurretik eskatu ez badira edo horretarako baimenik eman ez bada.
Webguneko eduki guztiak, hala nola testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia eta softwarea ez ezik, webgunearen diseinu grafikoa eta iturri-kodeak ere lan bat dira eta lan horren jabetza WEBGUNEAREN JABEARENA denez, ezin da ulertu haiei buruzko ustiapen-eskubideak erabiltzaileari laga zaizkiola, webgunea zuzen erabiltzeko beharrezkoa den horretatik haratago.
Azken batean, webgune honetan sartzen diren erabiltzaileek edukiak bistara ditzakete eta, hala badagokio, baimendutako kopia pribatuak egin ditzakete, betiere errepikatutako elementuak ez bazaizkie hirugarrenei lagatzen ondoren, ez badira sareetara konektatutako zerbitzarietan jartzen, eta edozein motatako ustiapenaren xede ez badira.
Halaber, webgunean azaltzen diren marka, izen komertzial edota edozein motatako zeinu bereizgarri guztiak WEBGUNEAREN JABEARENAK dira, eta ezin izango da ulertu webgunea erabiltzeak edo webgunera sartzeak haiei buruzko eskubiderik ematen dionik erabiltzaileari.
Debekatuta dago edukiak banatzea, aldatzea, lagatzea edo ezagutzera ematea ez ezik, ustiapen-eskubideen titularrak espresuki baimendu ez duen beste edozein ekintza gauzatzea ere.
Hiperesteka bat jartzeak ez du esan nahi WEBGUNEAREN JABEAREN eta hiperesteka jartzen den webgunearen jabearen artean harremanak daudenik, ezta WEBGUNEAREN JABEAK webgune hartako edukiak edo zerbitzuak ontzat ematen dituenik eta onartzen dituenik ere. Hiperesteka bat jarri nahi duten pertsonek baimena eskatu beharko diote aurretik, idazki bidez, WEBGUNEAREN JABEARI. Nolanahi ere, hiperestekak soilik baimenduko du gure webgunearen hasierako orrian sartzea; era berean, ez da adierazpen edo aipamen faltsurik, gezurrezkorik edo okerrik egingo WEBGUNEAREN JABEARI buruz, edo ez da debekatutako edukirik, ohitura onen eta ordena publikoaren kontrakoak direnik sartuko.
WEBGUNEAREN JABEAK ez du erabiltzaile bakoitzak webgune honetan eskuragarri jarritako materialei ematen dien erabileraren erantzukizuna hartuko, ezta material horiek oinarri hartuta egiten dituen jardunena ere.
3. BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNA BAZTERTZEA
Webgune honetako edukia orokorra da eta informazioa ematea beste helbururik ez du; era berean, ez da erabat bermatzen eduki guztietarako sarbidea, ezta edukien zehaztasuna, zuzentasuna, iraunaldia edo gaurkotasuna eta helburu espezifiko baterako egokiak edo baliagarriak izatea ere.
WEBGUNEAREN JABEAK baztertu egiten du, ordenamendu juridikoak baimentzen duen arte, ondoren aipatuko diren arrazoietatik eratorritako edozein motatako kalte-galerengatiko erantzukizuna. Arrazoiak honako hauek dira:
a) Webgunean sartzeko ezintasuna edo edukiek egiazkotasunik, justutasunik, zehaztasunik eta/edo gaurkotasunik ez izatea, baita adierazitako, hedatutako, biltegiratutako, eskuragarri jarritako eta eskaintzen diren webgunearen edo zerbitzuen bitartez eskuratutako edukiek edozein motatako akatsak eta okerrak izatea ere.
- b) Edukietan birusak edo beste elementu batzuk izatea eta haien ondorioz aldaketak sortzea erabiltzaileen sistema informatikoetan, dokumentu elektronikoetan edo datuetan.
- c) Legeak, fede ona, ordena publikoa, trafiko-erabilerak eta lege-ohar hau ez betetzea webgunearen erabilera okerraren ondorioz. Bereziki, eta adibide gisa, WEBGUNEAREN JABEA ez da jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak, enpresa-sekretuak, ohorerako eskubidea, norberaren eta familiaren intimitaterako eskubidea eta norberaren irudirako eskubidea ez ezik, bidegabeko lehiaren eta publizitatearen alorreko araudia ere urratzen duten hirugarrenen jardunen erantzule izango.
Halaber, WEBGUNEAREN JABEAK ez du inolako erantzukizunik izango webgune honetatik kanpo egonik gure webmasterrak zuzenean kudeatzen ez duen informazioari dagokionez. Webgune honetan azaltzen diren esteken eginkizuna webgune honek eskaintzen dituen edukiak zabal ditzaketen beste iturri batzuk daudela erabiltzaileari jakinaraztea baino ez da. WEBGUNEAREN JABEAK ez du bermatuko eta ez du erantzukizunik izango lotutako webguneen funtzionamenduari edo erabilerraztasunari buruz, eta, era berean, webgune horiek bisitatzea iradokitzen, gonbidatzen edo gomendatzen ez duenez, ez da lortutako emaitzaren erantzule izango. WEBGUNEAREN JABEAK ez du erantzukizunik izango hirugarrenek jarritako hiperestekei dagokienez.
4. PRIBATUTASUN-POLITIKA
Zuri buruzko informazioa lortu behar badugu, beti eskatuko dizugu informazio hori nahi baduzu emateko espresuki. Datuak biltzeko webgunean dauden inprimakien bitartez edo beste bide batzuen bitartez lortutako datuak Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Orokorrean behar bezala inskribatutako datu pertsonalen fitxategi batean sartuko dira eta WEBGUNEAREN JABEA izango da fitxategi horren erantzule. Erakunde honek konfidentzialtasunez eta eskatutako zerbitzuak emateko helburuarekin soilik tratatuko ditu datuak, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan eta Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezartzen diren legezko eta segurtasuneko berme guztiekin.
WEBGUNEAREN JABEAK konpromisoa hartzen du datuak hirugarrenei ez lagatzeko, saltzeko eta haiekin ez partekatzeko erabiltzailearen berariazko onarpena izan gabe. Era berean, GEORGE Y MILDRED SCP sozietateak datuak ezereztu edo zuzenduko ditu datuak gezurrezkoak edo osatugabeak badira edo sozietatearen helbururako beharrezkoak edo egokiak izateari utzi diotenean, betiere Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera. Erabiltzaileak baliogabetu ahal izango du emandako baimena eta sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango ditu; horretarako, ZAMAKOA SAren helbide sozialera jo beharko du –helbidea: Bilbo kalea, 6, 48906 Galdakao (Bizkaia)–, behar bezala identifikatu beharko du eta argi eta garbi azaldu beharko du erabiltzen ari den eskubide zehatza.
WEBGUNEAREN JABEAK arestian aipatu den 15/1999 Lege Organikoak eta aplika daitezkeen gainerako araudiek eskatzen dituzten segurtasun-mailak hartuko ditu. Nolanahi ere, ez du inolako erantzukizunik hartuko hirugarrenek erabiltzailearen sistema informatikoetan, dokumentu elektronikoetan edo fitxategietan eragin ditzaketen aldaketetatik eratorritako kalte-galerengatik.
WEBGUNEAREN JABEAK cookieak erabili ahal izango ditu webgunearen zerbitzuak ematen dituen bitartean. Cookieak informazio pertsonaleko fitxategi fisikoak dira, erabiltzailearen terminalean bertan kokatuta daudenak. Erabiltzaileak bere programa nabigatzailea konfigura dezake cookie fitxategiak ez sortzeko edo mota horretako fitxategiak sortu direla ohartarazteko.
Gure webgunetik ateratzeko, gure erakundekoak ez diren webguneekin lotzea aukeratzen baduzu, WEBGUNEAREN JABEA ez da webgune horietako pribatutasun-politiken erantzule izango, ezta webgune horiek erabiltzailearen ordenagailuan biltegira ditzaketen cookieenak ere.
Posta elektronikoari buruzko gure politikak zuk jaso nahi dituzun komunikazioak soilik bidaltzea hartzen du oinarritzat. Nahiago baduzu mezu elektroniko bidezko mezu horiek ez jaso, mezu horien bitartez aukera ematen dizugu mezu horiek jasotzeko aukera ezerezteko eta uko egiteko eskubidea erabiltzeko, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen III. Tituluaren 22. artikuluan xedatutakoaren arabera.
5. PROZEDURA LEGEZ KONTRAKO JARDUERAK EGINEZ GERO
Edozein erabiltzaileren edo hirugarrenen ustez, webgunean dauden edo webgunearen bitartez irisgarriak diren web-orrietan edozein eduki legez kontra erabiltzen dela eta/edo edozein jarduera legez kontra egin dela erakusten duten gertakariak edo zirkunstantziak badaude, jakinarazpen bat bidali beharko dio WEBGUNEAREN JABEARI, behar bezala identifikatuta, eta ustezko arau-hausteak zehaztu beharko ditu; horrez gain, esanbidez eta bere erantzukizunpean deklaratu beharko du jakinarazpenean emandako informazioa zehatza dela.
WEBGUNEAREN JABEAREN webguneari dagokion edozein auzigaitarako, Espainiako legeria aplikatuko da, eta BIZKAIKO (Espainia) Epaitegiak eta Auzitegiak eskudunak izango dira.
6. ARGITALPENAK
Webgunearen bitartez emandako administrazio-informazioak ez du administrazio publikoetako aldizkari ofizialetan formalki argitaratu behar diren legeen, araudien, planen, xedapen orokorren eta egintzen legezko publizitatea ordezten, aldizkari ofizialak baitira lege horien eta abarren benetakotasunaren eta edukiaren fede ematen dutenak. Webgune honetan eskuragarri dagoen informazioa legezko baliozkotasunaren asmorik ez duen gidatzat hartu behar da.
HARREMANETARAKO INPRIMAKIAK
Datu pertsonalak bilduko dituzten harremanetarako inprimakietan Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoa erabat betetzeko, eta Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak gai honi buruz egindako txosten juridikoaren arabera, bezeroak bere datuak sartzeko erabiltzen duen harremanetarako inprimaki bakoitzean, aldez aurretik markatuta ez dagoen eta Bidali botoiari eman aurretik bete behar den “check” motako lauki bat gehitu behar da, Pribatutasun Politikarako esteka batekin.
Adibidez:
[ ] Onartzen dut Pribatutasun Politika
Inprimakia ezin izango da bidali lauki hori markatuta ez badago.
PRIBATUTASUN-POLITIKA ETA DATUAK BABESTEKO POLITIKA
Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (DBLO) ezarritakoaren arabera, bezeroari/erabiltzaileari jakinarazi zaio eta hark baimena du bere datuak Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Orokorrean behar bezala inskribatuta dagoen eta ZAMAKOA SAren erantzukizunpekoa den fitxategian sartzeko, eskatutako produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa emateko eta produktu eta zerbitzu horiei buruzko merkataritza-komunikazioak bidaltzeko. Era berean, sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak dituzula jakinarazten dizugu, eta eskubide horiek ZAMAKOA SAren helbide sozialean –helbidea: Bilbo kalea, 6, 48906 Galdakao (Bizkaia)– erabili ahal izango dituzu. Jakinarazten dizugu, halaber, emandako datu pertsonalak ez zaizkiela hirugarren pertsonei lagako eta komunikatuko ezta datu horiek kontserbatzeko ere.
COOKIEN POLITIKA
Cookie bat web-orri jakin batzuetara sartzean erabiltzailearen ordenagailuan/smartphonean/tabletan deskargatzen den fitxategi bat da, web-orri horiek ekipo horretatik egiten den nabigazioari buruzko informazioa biltegiratzeko eta berreskuratzeko. Cookieei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ZAMAKOA SAk esteka honetan sartzera gonbidatzen zaitu: http://www.iabspain.net/privacidadeninternet/usuario.
Gure web-orriak erabiltzen dituen cookieak mota honetakoak dira:
- Erabiltzaileak espresuki eskatutako zerbitzu jakin batzuk egiteko behar-beharrezkoak diren cookieak: cookie horiek desgaitzen badira, ezin izango dituzu behar bezala jaso gure edukiak eta zerbitzuak; eta
- Cookie analitikoak (erabiltzaile guztien portaeraren azterketa estatistikoa eta jarraipena egiteko), publizitarioak (publizitateguneak hainbat irizpideren arabera kudeatzeko, hala nola iragarkiak erakusten diren maiztasunaren arabera) eta portaera-publizitateko cookieak (publizitateguneak erabiltzailearen profil espezifikoaren arabera kudeatzeko): cookie horiek desgaitzen badira, webguneak martxan jarraitu ahal izango du, betiere alde batera utzi gabe cookie horiek gure webguneari buruz eta webgune horretan erakutsitako iragarkien arrakastari buruz hartzen duten informazioak gure zerbitzuak hobetzea eta zuri eduki asko dohainik eskaintzea ahalbidetzen diguten diru-sarrerak lortzea ahalbidetzen digula.
Cookie horien bitartez lortutako informazioa –erabiltzailearen ekipoari buruzkoa– zure datu pertsonalekin elkartu ahal izango da webgune honetan erregistratuta bazaude soilik.
COOKIEAK DESGAITZEA. Erabiltzaileak aukeratu ahal izango du –edozein unetan– webgune honetan zer cookiek funtzionatzea nahi duen nabigatzailea konfiguratuz; esate baterako:
- Chrome, hemendik: https://support.google.com/chrome/answer/95647?hl=es
- Explorer, hemendik: http://windows.microsoft.com/es-es/windows7/how-to-manage-cookies-ininternet-explorer-9
- Firefox, hemendik: http://support.mozilla.org/es/kb/habilitar-y-deshabilitar-cookies-que-los-sitioswe
- Safari, hemendik: http://support.apple.com/kb/ph5042
Sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak
Eraginpekoak edo interesdunak bere eskubideak baliatu ahal izango ditu honako bitarteko hauetako bat erabiliz: aurrez aurre (in situ), gutuna, faxa, telefonoa edo emaila. Gomendioa da interesdunek egindako eskaerak ahalik eta lehentasun eta eraginkortasun handienarekin artatzea, seriotasuna eta profesionaltasuna adieraziz.
Edozein pertsona fisiko hartzen da eraginpekotzat edo interesduntzat, baldin eta ZAMAKOA SLk Enpresaren jabetzakoa den fitxategi batean pertsona horren datu pertsonalak baditu: bezero izan litezkeenak, bezeroak, enplegatuak, kontaktuak, hornitzaileak eta izangaiak.