ZERGATIK GU?
ZAMAKOAn 30 urteko esperientzia dugu Eraikuntzan eta Obra Zibilaren Mantentze-lanetan. Gure bezeroen leialtasuna lortu dugu xehetasun txikiena ere zaintzen dugulako eta, merkatua ongi baino hobeto ezagutzen dugunez, aholkularitza ere eskaintzen diegu.
ZAMAKOAko profesional guztiek hartzen dugu geure gain obraren fase guzti-guztiak behar bezala gauzatzeko konpromisoa. Material, baliabide eta ekipo aurreratuenak eta eraginkorrenak ditugu obra behar bezala gauzatzeko, kalitateari eta epeei dagokienez, betiere zure aurrekontuaren arabera.
Eta, noski, baimenak lortzeko izapideak egiteaz gainera, proiektuaren finantzaketari eta diru-laguntzei buruzko aholkularitza ere eskainiko dizugu.
.
GURE ZERBITZUAK

ERAIKINETAKO MANTENTZE-LANAK
Higiezin industrialetako eta etxebizitzetako ekipo eta instalazio mota guztietan egiten ditugu prebentziorako eta zuzenketarako mantentze-lanak. Ekipamenduak martxan jartzeaz gain, aldizkako azterketak eta konponketa-lanak ere egiten ditugu, gauza guztiek behar bezala funtziona dezaten lanean jartzerakoan.
INFO +

FATXADAK ETA ESTALKIAK
Badakigu fatxada eta estalkia egoera onean izatea oso garrantzitsua dela eraikinak osasuntsu egoteko. Inguratzaileetan konponketa-lanak eta kontserbazio-lanak egiteko eraikuntza-aukera onena zein den aztertzen dugu. Hezetasunak eta iragazte-arazoak konpontzen ditugu, soinu-inpaktua gutxitzen dugu, jarioen ondoriozko kostu energetikoa murrizten dugu eta estetika hobetzen dugu.

BIRGAITZEAK ETA ERABERRITZEAK
Lokaletan, eraikin industrialetan, eraikin berezietan, bulegoetan, etxebizitzetan edo familia bakarreko etxeetan, atarietan, honako lan hauek egiten ditugu: arkitektura-oztopoak ezabatzea, pintura, iragazgaizteko lanak, bizigarritasuna, barruko eta kanpoko arotzeria, energia-eraginkortasuna, argiztapen eta aireztapen naturala eta behartua, irisgarritasuna, egitura- eta eraikuntza-arloko segurtasuna…

OBRA BERRIA
30 urteko esperientzia dugu familia bakarreko etxeak, etxebizitzen eraikinak eta pabilioi industrialak eraikitzen, betiere gure bezeroen eskakizun tekniko eta ekonomikoetara egokituta. “Giltza eskuan” jarri arteko proiektuak egiten ditugu eta den-dena egiteaz arduratzen gara: eraikuntza-proiektuarekin hasi eta giltza ematearekin bukatu; eta bezeroaren premien araberako aukerak bilatzen eta eskaintzen ditugu.
GURE BERRIAK
PROGRAMA DE AYUDAS PARA ACTUACIONES DE REHABILITACIÓN ENERGÉTICA
Se han publicado las bases reguladoras y la convocatoria de la Segunda Edición del Programa de Ayudas para Actuaciones de Rehabilitación Energética de Edificios Existentes (PAREER II). Los principales datos de esta convocatoria son […].
EITa (ERAIKINEN IKUSKAPEN TEKNIKOA)
EIT Eraikinen Ikuskapen Teknikoa eraikin guztiek aldizka eta derrigorrez egin beharreko prebentzioko mantentzea da. Euskal Autonomia Erkidegoan, maiatzaren 20ko 80/2014 DEKRETUAren bitartez araututa dago […].
ERAIKINETAKO MANTENTZE-LANAK, ERRENTAGARRITASUNA ZIURTATUA DUEN INBERTSIOA
Eraikinen jabeek egunetik egunera gero eta garrantzi handiagoa ematen diote eraikinean prebentzioko mantentze-lanak egiteari, gabeziak garaiz detektatzeko eta arazo larriagorik ez eragiteko; izan ere, epe luzera, gabezia horiek konpontzeko dirutza handia ordaindu behar izaten baita […].