EITa (ERAIKINEN IKUSKAPEN TEKNIKOA)

EIT Eraikinen Ikuskapen Teknikoa eraikin guztiek aldizka eta derrigorrez egin beharreko prebentzioko mantentzea da. Euskal Autonomia Erkidegoan, maiatzaren 20ko 80/2014 DEKRETUAren bitartez araututa dago; Dekretu horrek azaroaren 21eko 241/2012 Dekretua aldatzen du.

Eraikinaren zer zati ikuskatzen dira?

Dekretu horren 2. artikuluan xedatutakoaren arabera, “Eraikinen Ikuskapen Teknikoan, begiz ikuskatuko dira eraikinaren egitura, fatxada, estalkia eta saneamendu- nahiz hornikuntza-sare komunak, jakiteko zer eraikuntza-ezaugarri dituen, nolako egoeran dagoen eta zer patologia izan ditzakeen. Eraikinaren inguratzaileari eta instalazioei buruzko datuak ere jasoko dira, eraikinaren eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko, eta informazioa edukitzeko irisgarritasun unibertsaleko oinarrizko baldintzei buruz eta desgaitasunen bat duten pertsonak eraikinera iristeko eta hura erabiltzeko orduan diskriminaziorik ez egoteko baldintzei buruz, indarrean dagoen legediarekin bat. Hartara, baldintza horiek betetze aldera eraikinean arrazoizko egokitzapen edo doikuntzarik egin ahal den edo ez erabaki ahalko da.”

Noiz egin behar da?

Dekretu horren 10. artikuluaren arabera, dekretuaren aplikazio-eremuan sartzen diren bizitegi-erabilerako eraikinetan EITa egiteko epea eraikinak 2017ko ekainaren 27an zuen antzinatasunaren arabera zehazten da:

  • 2017ko ekainaren 27an 50 urte edo gehiago dituzten eraikinek 2018ko ekainaren 27ra arteko epea izango dute.
  • 2017ko ekainaren 27tik aurrera 50 urte betetzen dituzten eraikinek urtebeteko epea dute, antzinatasun hori betetzen duten egunetik kontatzen hasita.

Nork egiten du?

EITa teknikari kualifikatu batek, arkitekto batek, arkitekto tekniko batek edo aparejadore batek egin behar du; txosten bat egin beharko du eta haren kualifikazioa bermatzen duen Profesionalen Elkargoak ikus-onetsia eman beharko dio.

EITa errepikatu egin behar al da?

Bai, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 200 artikuluaren arabera, teknikari fakultatibo bati agindu behar zaio hamar urtean behin ikuskapena egiteko.

1838