
ERAIKINETAKO MANTENTZE-LANAK
ZAMAKOA SA enpresak 30 urtetik gorako esperientzia du ERAIKINETAKO MANTENTZE-LANAK egiten; geure bezeroei beren premien araberako arreta pertsonalizatua eskaintzen diegu eta, edozein ezusteko izanez gero, berehala erantzuten dugu.
ERAIKINETAKO MANTENTZE-LANAK egiteko zerbitzuan sartzen dira, besteak beste, honako hauek:
- Prebentziozko mantentzea: Kontserbazioa xede duen Mantentze-lanen Planaren bitartez, ekipoak eta instalazioak hondatzea eta matxurak gertatzea prebenitzen da; horretarako, aldizkako ikuskapenak eta konponketa-lanak egiten ditugu, behar bezala funtzionatuko dutela bermatzeko.
- Mantentze zuzentzailea: Funtzionatzeari utzi dioten edo kaltetuta dauden ekipoak edo instalazioak konpondu egiten ditugu edo funtzionatzeko moduan uzten ditugu.
ZAMAKOAk ziurtapenak lortu ditu zerbitzuen enpresa kontratista moduan, eta Estatu osoko sailkapenetan goi-goiko mailetan dago “Ondasun higiezinen kontserbazioko eta mantentze-lanetako zerbitzuei” dagokienez. Beraz, ERAIKINETAKO MANTENTZE-LANAK egiten ditugunean, gure jardunak bermatuta daude, eraikinaren erabilera edozein izanik ere (etxebizitzak, industria eta abar).
GURE LANA GUSTUKO AL DUZU? Eskatu aurrekontua konpromisorik gabe
HONA HEMEN ERAIKINETAKO MANTENTZE-LAN PROIEKTUEN ADIBIDEAK



