Zamakoa Construcciones-Eraikuntzak
 

ZAMAKOA, 1986 URTEAZ GEROZTIK ERAIKITZEN

 

 

Zamakoan, 1986. urteaz geroztik lan egiten dugu ondo baino hobeto ezagutzen dugun arloan: eraikinen birgaikuntza integralean, alegia. Partikular, erkidego eta finka-administratzaileei kalitateko zerbitzua eskaintzen diegu etxebizitzak, saltegiak, fatxadak, teilatuak eta patioak eraldatzeko orduan. Era berean, eraikinen artapen integralean eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko irtenbideetan ere bagara adituak.

PROFESIONALAK

 

Zamakoa S.A. enpresako giza taldea eta talde profesionala sektorean 20 urtetik gorako esperientzia daukaten arkitekto teknikoek, ingeniariek, laneko arriskuen prebentzioko teknikariek, ekonomialariek eta langileek osatzen dutenez, behar den moduko zerbitzua eta aholkularitza eskaintzen dizkiegu bezeroei obrako fase guztietan. Halaber, geure baliabide materialak eta ekipamenduak ere baditugunez, erantzun erraza eman eta behar bezala betearazten dugu geure lana.

Urteotan guztiotan, bezeroen konfiantza izan da gure proiektu guztietan erakutsitako profesionaltasunaren eta ezagutza metatuaren bermea, banakako irtenbideak eta arlo guztietako adituen aholkularitza eskaintzen ditugu-eta.

221

ZIURTAGIRIAK

 

 

Gure lanak kalitatezkoak izango direla bermatzeko, Kalitatea, Ingurumena eta Lan-arriskuen Prebentzioa kudeatzeko sistema integratu bat txertatu dugu eta honako arau hauei dagozkien ziurtagiriak ere eskuratu ditugu UNE-EN ISO 9001:2008, UNE-EN ISO 14001:2004 eta OHSAS 18001:2007.

KALITATEA KUDEATZEA

INGURUMENA

ARRISKUEN PREBENTZIOA

ZIURTAGIRIAK

237
KALIFIKAZIO GORENA

Zamakoak kalifikazio gorena lortu du ERAIKUNTZEN taldeko obretako enpresa kontratista moduan, eta hementxe dago inskribatuta:

  • Enpresa Egiaztatuen Erregistroa (REA)
  • Euskadiko Autonomia Erkidegoko Kontratisten Erregistroa
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Kontratisten Erregistroa

BIEBA markaren ziurtagiria daukagu (Bizkaiko birgaikuntzaren marka). Beraz, geure bezeroei bermatzen diegu behar besteko baliabide teknikoak, pertsonalak eta materialak jarriko ditugula haien esku. Horrez gain, betearazi bitartean, obretan bertan egiten ditugun ikuskapenen bidez, egiaztatu egiten dugu lanaren, prebentzioaren eta ingurumenaren arloko betebehar guztiak betetzen direla. Hartara, behar besteko profesionaltasuna eta baliabideak ez dituzten enpresetatik bereizten gara.

KALITATEA

 

 

Eraikuntzako profesionalak gara, eta gure esku dagoen guztia egiten dugu geure zerbitzu guztietan bezeroen aurreikuspenak betetzeko. Hori dela eta, Zamakoak beharrezko laguntza tekniko eta administratiboa eskaintzen du obren hasieratik amaierara arte:

ARAZOAREN DIAGNOSTIKOA
 

Obra bakoitza balioesten eta aztertzen dugu premia bakoitzerako egokiena den aukera eskaini ahal izateko; hartara, Kalitatea/Prezioa aukerarik onena eskaintzen dugu.

PROIEKTUAREN IDAZKUNTZA
 

Oinarrizko proiektuak eta egikaritze-proiektuak egiten ditugu.

ERAIKINEN IKUSKAPEN TEKNIKOA (EIT)
 

50 urte baino gehiago dituzten eraikinen kasuan, EIT azterketa edo ikuskapena egin behar izaten dute aldiro, bizigarritasunari, estankotasunari eta eraikuntza-egonkortasunari dagozkion baldintzak egokiak ote diren ikusteko.

LIZENTZIEN KUDEAKETA
 

Obra motaren arabera, behar diren lizentziak lortzeko izapideak eta kudeaketa-lanak egiten lagunduko dizugu.

LAGUNTZEN KUDEAKETA
 

Jabeen erkidegoentzako eta partikularrentzako dauden laguntzak eta diru-laguntzak (irisgarritasuna, energia-eraginkortasuna, birgaitze-lanak eta abar) kudeatzen ditugu.

SALDU OSTEKO ZERBITZUA
 

Bezeroari arreta, aholkularitza eta aukerak eskaintzen dizkiogu, zerbitzuaren kontratazioan eta ondoren inolako arazorik izan ez dezan.

BEZEROAK

 

 

Gurekin konfiantza duten eta izan duten enpresak

Empresas que han confiado y confian en nosotros: